XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru ziren; eta beren izenak Lindy, Mindy eta Zindy.

Neska higuingarriak ziren.

Oso antipatikoak ziren eta inoren sentimenduak minberatzearren, nahita esaten zituzten gauzak.

Eta beti jaten ari ziren, ez gose zeudelako, gulaz baizik; eta oso azkarrak zirelakoan zeuden, irteten zuten bakoitzean karameloak, coca cola botilak, patata frijitu zorroak, txokolate izozkiak erosi arte amari onik ematen ez ziotelako.

Eta jostailuak, hainbeste zeuzkatenez, ez zekiten hauekin zer egin ere.

Eta orbainez josita zeuden.

Artean ez zuten ezagutzen Mortimer.

Izeba Brenda etxe aurrean gelditu zen bere kotxe berri distiratsu hartan.

Zindy, Lindy eta Mindyk, leihatilatik azaldu eta txokolate txotxak jateari utzi zioten oihuka hasteko: - Kaixo Arabel! Berokiak, botak, txanoak, eskularru forratuak, gonak eta irristailuak dauzkugu, denak berri berriak!.